Komunikazioa

Donostiako eta Bilboko jaiak Hamaikan

Abuztuaren 11tik 18ra Donostiako Aste Nagusiari eskainitako ordubeteko saioa egingo dute gauero

urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunotan, aurrez grabatutako saioak ari dira ematen Hamaika Telebistan. Abuztuan, berriz, Donostiako eta Bilboko festek presentzia nabarmena izango dute kate horretan. Abuztuaren 11tik 18ra egunero Donostiako Aste Nagusiaren inguruko ordubeteko programa egingo dute 21:00etatik 22:00etara. Ez da platorik izango. Eguneko elkarrizketa, erreportaje bat, kaleko giroa eta inkestak izango dira saioan. Sagueseko kontzertuak eta piratek antolatutakoak agertuko dira. Abuztuaren 13an abordatzeari buruzko saio berezia egingo dute.

Abuztuaren 18an Bilboko Aste Nagusiari hasiera emango dion txupinazioa emango dute. Eta ondoren, 19tik 26ra jaien inguruko saioa egingo dute 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.