EITB Maratoiak «zahartze osasuntsuan» jarriko du arreta

'Bizi bedi bizipoza!' da aurtengo leloa. Soinu banda Niko Etxarten 'Euskal rock n' roll' abestiarena izango da.

EITB Maratoiaren aurkezpena, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
EITB Maratoiaren aurkezpena, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
urtzi urkizu
2025eko urriaren 3a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Ondo bizitako bizialdi luze baten alde» egin nahi du aurten EITBk elkartasun maratoia. Bizi bedi bizipoza! lelopean, «zahartze osasuntsuan» jarriko dute arreta. Osasun fisikoa eta mentala mantentzeko eta hobetzeko, ikerketarako dirua bilduko dute: hain zuzen ere, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioari emango diote jasotako dirua.

«Nork bere burua zaindu beharraz kontzientzia hartzea da xedea. Eguneroko ongizatearen aldeko prebentzioa eta berrikuntza bultzatzea», azaldu dute EITBko ordezkariek. Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak nabarmendu du kanpainak bere fruituak emango dituela: «Kanpainaren lehen urratsetan baino ez gaude, baina baditugu osagaiak elkartasun sare handi bat egiteko».

EITB Maratoiaren aurkezpena
Isabel Octavio, atzo, EITB Maratoiaren aurkezpenean. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Zahartzaroaren alorrean ikertzen eta berritzen jarraitzea eta erreferentziazko programa espezifikoetan sakontzea da kanpainaren helburua. Nagusilan elkarteko eta BBK Sasoiko elkarteko arduradunek parte hartu zuten atzo kanpainaren aurkezpenean, Bilbon. Baita Iñaki Gutierrez Ibarluzea Eusko Jaurlaritzako Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak ere.

Maratoiaren egun handia abenduaren 18a izango da. Baina dagoeneko martxan dago dohaintzak egiteko aukera Bizum bidez, 33478 zenbakian.

Kanpainaren soinu banda Niko Etxart musikariaren Euskal rock n' roll abestia izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.