EITBk 'Uhin ultramoreak' zientzia podcasta estreinatuko du

Alaitz Otxoa eta Ana Galarraga. ELHUYAR.
urtzi urkizu
Donostia
2022ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elhuyarrek ekoitzitako Uhin ultramoreak zientzia podcasta estreinatuko du gaur EITB Podkast atariak. Bi astean behin emango dute, Zientzia.eus atarian ere jarriko dute, eta ikasturtearen amaiera arte egingo dute. Gidariak Ana Galarraga eta Alaitz Otxoa izango dira.

Galarragak iragarri du zientzia «modu ulergarrian» helarazi nahi dietela entzuleei, «irizpide kritiko eta feminista batekin». Atalen artean, gaurkotasun zientifikoa landuko dute, gai bat aztertuko dute sakonean, eta jolas batean soinu misteriotsu bat asmatu beharko dute entzuleek. «Halaber, lau galdera egingo ditugu, eta entzuleek erantzun beharko dute 'egia', 'gezurra' ala 'ez dago nahikoa ebidentzia'», aurreratu du Galarragak. «Estereotipoak hautsi nahi ditugu: zientzia urruna eta zurruna denik ukatzera goaz», gaineratu du esatariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.