Olaizola II.ak eta Beginok Xala eta Beroizen aurka igandean jokatutako eskuz binakako finalak %23,6ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 116.000 ikus-entzule. Iaz Gonzalez-Laskurain / Xala-Zubieta finalak datu apalagoa izan zuen: %19,7ko kuota. 2011ko finalaren datua ez da batere txarra, kontuan izanda ordu berean Osasuna eta Athleticen arteko Ligako partida zegoela.
Kirol emanaldiekin jarraituz, ikusmin handia piztu zuen larunbat gauean Real Madrilek eta Bartzelonak jokatu zuten futbol partidak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %47,5eko ikusle kuota izan zuen lehiak La Sextan (384.000 ikus-entzule). Espainiako, Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako datuak batuz gero, 11.123.000 lagunek ikusi zuten partida (%62ko kuota). Bi taldeen artean jokatutako partidetan ikusle gehien izan dutenen artean bigarrena da.
La Sextako beste emanaldi batek sekulako datuak izan zituen igande goizean: 1 Formulako Txinako Sari Nagusiak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %60,6ko ikusle kuota izan zuen, Espainian baino hamar puntu eta hiru hamarren gehiago.
Komunikazioa
Eskuz binakako txapelketako finalak %23,6ko ikusle kuota izan zuen EAEn
Larunbateko Real Madril-Bartzelona futbol partidak %47,5eko kuota izan zuen hiru herrialdeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu