Komunikazioa

ETB ikusteko hedagailuaren zigilua kentzeko eskatuko du EAk auzitegian

Herri ekinaldiak gobernuari dagokion helburua bete duela argudiatuko du salaketan

joxerra senar
Iruñea
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Hamar egunen buruan, EAk salaketa aurkeztuko du administrazioarekiko auzitegian. EAko militanteen ekimenez Erreniegan jarritako hedagailua zigilatu zuen Guardia Zibilak iragan astean. Zigilu hori lehenbailehen kentzeko eskatuko du EAk. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzailearen hitzetan, «ez dago arrazoi juridikorik» hedagailu hori zigilatzeko. «Kasu honetan, ez dago inongo arriskurik. Hedagailuak ez du eskubiderik urratzen, eta ez dio inorik kalterik egiten».

EAk gogora ekarri du bere militanteek jarritako hedagailuak, berez, Nafarroako Gobernuari dagokion helburu bat bete duela. 2009ko uztailean, Nafarroako eta EAEko exekutiboek ETB lurreko telebista digital bidez ikusteko akordioa izenpetu zuten, baina ituna ez da bete geroztik, Nafarroako Gobernuak dioelako milioi bat euroko kostua duela eta ez duela dirurik jarriko. EAren ustez, UPNren «sektarismoa» agerian geratu da, Nafarroa osoan euskara hutsezko telebista ikustea ez bermatzeaz gain, orain Iruñerrian hori ahalbidetzen duen egitasmo baten aurka jotzea eskatu diolako Espainiako Gobernuari. PSNri, «beste aldera begiratzea» leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.