Komunikazioa

ETB1ek %1,8ko ikusle kuota izan du azaroan EAEn, eta ETB2k, %10,1ekoa

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan herritar bakoitzak 250 minutu pasa zituen egunean telebistaren aurrean

urtzi urkizu
Donostia
2012ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ETB1 katearen batez besteko kuota ez da %2ra iritsi azkeneko hiru hilabeteetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Irailean, %1,9ko kuota izan zuen, eta urrian eta azaroan, %1,8koa. Iazko azaroan, hiru hamarreko gehiago zituen euskarazko kateak: %2,1. 2012. urte osoan, ETB1en batez besteko kuota %2,07koa da.

ETB2 kateak, bestetik, %10,1eko ikusle kuota izan du azaroan, aurreko hilabetean baino hamarreko bat gehiago eta iazko azaroan baino puntu eta erdi gehiago. ETB2ko albistegiak lider izan dira —Teleberri-k %17,2ko kuota izan du—. Ni más ni menos saioa ere indartsu dabil (%15,6).

ETB3 kateak %0,6ko ikusle kuota izan du azaroan, urrian baino bi hamarreko gutxiago.

Telebista kontsumoa oso handia izan da azaroan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herritar bakoitzak 250 minutu pasa ditu egunean telebistaren aurrean. Espainian 269 minutukoa izan da kopurua, inoizko handiena.

Espainian oso parekatuta daude Mediaset eta Antena3 taldeak: aurrenekoak audientziaren %28,4 lortzen du, eta bigarrenak, %28,2koa. La1 kateak, bestetik, inoizko datu txikiena izan du: %10,6ko kuota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.