Komunikazioa

ETBko kateek %13,9ko ikusle kuota lortu dute urtarrilean

ETB1ek %2,3ko audientzia erdietsi du; ETB2k, %10ekoa; kirol emanaldiak, ikusienak euskarazko katean

Erredakzioa
2014ko otsailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal Telebistak batez besteko %13,9ko ikusle kuotarekin amaitu du urteko lehen hilabetea, eta abenduan baino puntu bat gehiago lortu du. ETB2k %10eko audientzia lortu zuen; ETB1ek, %2,3koa; ETB 3k eta ETBK Satek, berriz, %0,8koa.

ETB1en kirol emanaldiek erakarri zuten ikus-entzule gehien. Binakako txapelketan Aimar Olaizolak jokatutako bi partidek %20ko audientzia lortu zuten euskaldunen artean. Gipuzkoa Basket eta Caja Laboral taldeen arteko partidak %20,5eko audientzia lortu zuen, beitere euskaldunen artean. Bestalde, Goenkale-k %6,8ko ikusle kuota izan ohi du.

Albistegietan oraindik ere liderda Euskal Telebista; batez besteko %18ko ikusle kuota lortu zuen Teleberri-k urtarrilean. Batez beste, 146.000 ikus-entzulek ikusten dute ETB2ko albistegia. Herenegun azken bost urteetako daturik onena lortu zuen: %31,5eko audientzia. ETB1eko albistegiek, berriz, %8ko ikusle kuota dute euskaldunen artean. El Conquistador del fin del mundo saiora ikus-entzuleen %22,8 lotu dira batez beste urtarrilean. Ondorengo eztabaidak audientzia bera lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.