Zinema

Europako hiru plataformak Arkadiko Film Fest jaialdia sortu dute

Filmin, MYMovies eta Cinobo plataformek indarrak batu dituzte. Gaur hasi eta apiril osoan, Europako 11 film ikusi ahalko dira Interneten.

'Poppy Field' filma. BERRIA
'Poppy Field' filma. BERRIA
urtzi urkizu
2024ko apirilaren 1a
11:00
Entzun

Europako zinema independentea sustatzeko asmoz, Filmin (Herrialde Katalanak), MYMovies (Italia) eta Cinobo (Grezia eta Zipre) plataformek Internet bidezko Arkadiko Film Fest jaialdia antolatu dute. Plataforma horietan 11 film ikusi ahalko dira gaur hasi eta hilabete osoan —Hego Euskal Herrian, ordainpeko Filmin zerbitzuan—.

Europako zinemaren iragana eta oraina batuko dituzte film eskaintzan. Hala, lanak saio bikoitzetan programatu dituzte: Euro Echoes sailean, Gyorgy Feher zinemagilearen Twilight (1990) eta Hami Ramezanen Any Day Now emango dituzte; Into the Abyss sailean, Uli Edelen Christiane F (1981) eta Marusya Siroetxkovskaiaren How to Save a Dead Friend dokumentala (2022); Rainbow Reels sailean, Wallace Pottsen Le beau mec (1979) eta Eugen Jebeleanuren Poppy Field (2020); Love Unbound sailean, Jean Eustacheren Mes petites amoureuses (1974) eta Tomasz Winskiren Borders of Love (2022); eta Generation Lost sailean, Carlos Sauraren Los golfos (1960) eta Dominic Grafen Fabian (2021).

Horiez gain, Sonja Tarokic zinemagilearen The Staffroom (2021) filma jarriko dute. Hezkuntzaren inguruko lan bat da.

2020ko hamarkadan estreinatutako filmek aukera izango dute Ikusleen Saria irabazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.