Euskal Irratiek (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Amikuzeko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia) asteon hasi dute denboraldi berria. Goiz Berri saioan, 06:30etik 08:15era, honako solaskide hauek mintzatuko dira iritziaren tartean: Naia Burukoa, Jakes Bortairu, Nicolas Goñi, Iñaki Berhokoirigoin eta Ortzi Idoate. Kroniketan, Interneteko sare sozialetan dabilenaz ariko da Arantxa Idieder, historia aipaldia eginen du Peio Etxeberrik eta kultur gogoetak plazaratuko ditu Maika Etxekoparrek.
Hurbileko informazioa irrati bakoitzetik 08:15etik 10:00etara egingo dute. Mattin Lerissak, berriz, Ondaizuela kultur saioa aurkeztuko du, 10:00etatik 12:00etara.
Maria Agnes Gorostiagak ordubeteko elkarrizketak egingo ditu Ahapetik saioan. Jojo Bidartek, berriz, Aktualitatea jorran aurkeztuko du. Ekologia eta bertso emankizunek jarraituko dute.
Euskal Irratiek denboraldi berria abiarazi dute aste honetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu