Zibergela

Euskara batutik bizkaierara itzultzeko tresna

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Azkue Fundazioak, Eleka Ingenieritza Linguistiko enpresarekin elkarlanean, euskara batua-bizkaiera itzultzaile automatikoa aurkeztu berri du. Helbide honetan dago eskura tresna berri hori: http://bizkaiera.opentrad.com/itzuli/. Oraindik ere beta bertsioan dago; hau da, probatan. Bertan itsatsitako testu bat bizkaiera daiteke, baita web orri oso baten edukia, bere helbidea ematen badiogu. Oraingoz, beta bertsio horrek batutik bizkaierara itzultzen du, eta ez beste aldera.

Web orri bat itzultzeko aukera ere ez dago erabilgarri oraindik. Aurkezpenaren esandakoaren arabera, erabilera hauek aurreikusten dizkiote itzultzaile automatikoari: euskal prentsa bizkaieraz irakurri ahal izatea, irakasleen apunteak ikasleei bizkaieraz ematea eta komunikazio enpresak sorturiko edukiak batuan nahiz bizkaieraz izatea. Erabilitako softwarearen inguruan, aipatzen da lizentzialibreko tresnaz eginda dagoela eta, beraz, edonork eskuraizango duela erabili eta aldatzeko.

Internet erabiltzaileen artean, bada horrelako proiektu baten erabilera auzitan jarri edo honetan dirua xahutzeari zentzu handirik ikusten ez dioenik ere. Sustatu.com edo Zuzeu.com guneetan aurki daitezke gaiari buruzko zenbait iritzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.