Komunikazioa

Gabirel Ezkurdiak 'Madarikatuen txokoa' saioa gidatuko du Hamaikan

Aurreneko solasaldia Jesus Egigurenekin grabatu dute, eta urritik aurrera atal berriak egingo dituzte

Jesus Egiguren eta Gabirel Ezkurdia, Madarikatuen txokoa-n. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
«Oso produktu apala da, baina, aldi berean, mamitsua eta baliotsua». Horrela definitu du Gabirel Ezkurdiak Madarikatuen txokoa, Hamaika Telebistak datorren denboraldian izango duen berrikuntzetako bat. Kap Produkzioak ekoizpen txikia arduratuko da alor logistikoaz, eta solasaldiak Hamaikako egoitzan grabatuko dituzte.

Aurreneko saioa Jesus Egiguren PSEko presidentearekin grabatu dute. Hamaikak asteazkenean eman zuen, eta laster Hamaika.tv webgunean jarriko dute osorik. Youtuben ere ikusteko modua izango da.

Ezkurdiak azaldu duenez, aspaldiko proiektua da Madarikatuen txokoa. «Duela urte batzuk politikoki zentsuratu egin ninduten ETB2ko Pásalo saioan. Euskal Herrian, Espainian eta mundu osoan pentsamendu bakarra dagoela ematen du. Hortik kanpoko ahotsak deserosoak dira, eta isiltasuna nabaria da telebista munduan». Deserosoak diren ahots horiek, madarikatuak, hainbat alorretakoak, horiexek eramango ditu Ezkurdiak Hamaikako saio berrira. «Euskal Herrian hainbat pertsona egon dira komunikabideek baztertu eta isildu dituztenak. Horiek ekarriko ditugu. Eta bi lagunen arteko solasaldia izango da». El loco de la colina edo Banco Sabadellen solasaldien antza izan dezakeela aitortzen du programako gidariak.

Urritik aurrera, egunean bertan grabatu eta emango dituzte atal berriak. «Horrek freskotasuna emango dio solasaldiari, nahiz eta solasaldiak ez diren egunerokotasunari lotuak izango». Kalean jendeak egingo lituzkeen galderak ere egingo dituela iragarri du Ezkurdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.