Gaizka Villate kazetariak salatu du TVEk zentsuratu egin duela

Villate, azken zuzenekoan. BERRIA.
Edu Lartzanguren.
2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako telebista publikoarentzat Euskal Herrian egiten du lan Gaizka Villate kazetari beteranoak. Salatu duenez, zuzenean lan egitea debekatu dio TVEko zuzendaritzak. Uztailaren 10ean, ETAk hildako Miguel Angel Blanco PPko kidearen omenaldiaren berri eman zuen Villatek, TVEko Telediario saioan. Ekitaldian Bilduk parte hartu zuela nabarmendu zuen kazetariak. Espainiako ikusleentzat zuzenean aritzeko debekua horregatik ezarri diotela salatu du Villatek.

Lurralde Zentroen zuzendari Juan Carlos Roldanek argudiatu du debekuaren arrazoia ez dela ideologikoa izan, baizik eta Villateren janzkera «desegokia». TVEko Albistegien Batzordeak sostengua eman dio kazetariari, eta «betoa» salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.