Diseinuari dagokionez, orain arteko estetikarekin apurtu egingo dutela azaldu du Gurrutxagak, «diseinu argiagoa eta gaurkotuagoa izango du». Ezkio Adaki agentziako Eneko Maiz arduratu da diseinua berritzeaz. Hemendik aurrera, astero gutxienez hogei orrialde izango ditu aldizkariak.

Kontzeptu aldaketa, bestalde, eskualdeko eragileekin egindako parte-hartze prozesu batetik iritsi dela nabarmendu du aldizkariko zuzendariak. «Erredakzioa urtebetez aritu da aldizkaria mamitzen, diseinu taldearekin batera».
Goiberri duela zortzi urte sortu zuten, Goierritarra eta Otamotz aldizkarien bat egitetik. Hainbat gogoeta saio eta eragileren ekarpenak jaso ondoren, Goierriko Hedabideek —Goierriko Hitza ere argitaratzen du— aldizkaria «biziberritu» egin nahi izan dute. 50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute prozesuan.