Komunikazioa

Google TV Ipar Euskal Herrira iritsiko da gaur, soilik Smart TV telebistetan

Zerbitzu berriari esker, Androideko aplikazioak telebistan erabili ahalko dira, baita filmak eta kantak erosi ere

urtzi urkizu
Donostia
2012ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
2010. urtean aurkeztu zenetik, soilik AEBetan erabili ahal izan da Google TV zerbitzua. Gaurtik aurrera, ordea, Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian eta Ipar Euskal Herrian erabiltzeko modua izango da. Zerbitzu horri esker, Android sistemaren bidez telefonoetan eta tabletetan erabil daitezkeen aplikazioak telebistan ere martxan jar daitezke. Filmak eta kantak ere erosi ahalko dira. Arazoa da oraintxe bertan soilik bi aukera daudela horretarako: Sony markako Smart TV bat erostea edo Sony NSZ-GS7 Internet Media Player deskodegailua eskuratzea. Laster Google TV izango duen Blu-ray gailu bat aurkeztuko dute.

Aipatutako hiru herrialdeez gain, datozen hilabeteetan Europako beste estatu batzuetara zabalduko dute Google TV. Kanadara eta Australiara ere iritsiko da laster. Hego Euskal Herrira datorren urterako helduko da, baina Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean bezala, soilik Smart TV edo deskodegailu bereziak erosita erabili ahalko da.

AEBetan Google TV nahiko mantso zabaldu da. Baina pixkanaka merkatua irabazten ari da, eta orain mundu osora zabaldu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.