9.100 euroko poltsa bildu du orainarte Ioritz Berra Hizkamizka ETB1eko lehiaketako parte hartzaileak. Inork ez du orain arte horrenbeste dirurik bildu Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen saioan. Ibon Astorkiza da aurretik diru gehien bildutakoa; 5.200 euro eraman zituen etxera. Erik Osa ondarroarra izango du aurkari gaur Berrak; eta «lehia bizia» izangodela aurreikusi du EITBk. 18:45etik aurrera ikusi ahal izango da ea Berrak aurrera egin eta poltsa are gehiago betetzen duen.
Lehen aldia du Berrak gisa horretako lehiaketa batean. Donostian jaioa eta nekazari ingeniari teknikoa da. Irakasleen prestakuntzako masterra egiten ari da. Halaber, irakasle izateko frantsesa ikasten eta euskarako 4. eskakizunerako prestatzen ari da. Elikagaien auditore da, baina langabezian dago gaur egun.
300 euro jokatzen dituzte egunero Hizkamizka saioan. Bi lehiakidek parte hartzen dute arratsaldero, eta erantzun zuzen gehien ematen duenak egiten du aurrera, eta hurrengo saioan parte hartzeko aukera izaten du. Gai askotariko galderei erantzun behar diete. Saioan parte hartzeko, hizkamizka@eitb.com helbidean eman daiteke izena.
Komunikazioa
Ioritz Berra lehiakideak 9.100 euro irabazi ditu jada 'Hizkamizka'-n
Orain arte inork ez du horrenbeste diru bildu lehiaketan; 30 saiotan ez du hutsik egin Donostiako lehiakideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu