Komunikazioa

Irailaren amaieran lau formatu berri estreinatuko ditu ETBk

Innova Basque Audiovisualeko epaimahaiak Pausoka, 3Koma eta Baineteko proiektuak hautatu ditu

urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi lehiaketa, talent-show bat eta coaching saio bat. Hiru euskal ekoizpen etxetako lau proiektu aukeratu ditu Innova Basque Audiovisual ekomeneko nazioarteko epaimahaiak, irail amaieran ETBn programazio berezi batean eman eta ikusleek haiei buruz zer iritzi duten jakiteko.

Aipatutako epaimahaia hori atzerriko bi adituk osatu dute: Suitzako Geise Fiscina (The Wit) eta Herbehereetako Gertjan van Vale (Absolutely Independent).

Hautatu dituzten lau proiektuen artean Mamma Mia dago, Pausoka ekoizpen etxeak sortua. Ohiko talent-show musikaletatik aldentzen den proposamen bat da. Kasu honetan, kantarien amak dira hurrengo fasera igaroko diren parte-hartzaileak aukeratzen dituztenak; hasteko, beren seme-alaben ahotsak identifikatu behar dituzte eta ondoren puntuak eman kantari guztiei.

3Koma ekoizpen etxeak sortutako formatua da ¿Tú o yo? lehiaketa. Ohiko lehiaketa kontzeptua aldatzera dator, intuizioari garrantzi berezia emanez. Kaleko jendeak zuzenean parte hartzen du; galdera errazak egiten dituzte, eta oinarrizkoena da nork bere burua ondo ezagutzea.

Consejo de sabios izeneko saioa Pausokarena da. Coaching programen barnean koka daiteke. Kasu horretan arazotan dagoen gazte batek aholkua eskatzen dio adinduek osatutako «jakintsuen kontseilu» bati. Astebete igaroko dute elkarrekin, eta funtsezkoa izango da belaunaldien arteko lotura, arazoak gainditzeko.

Azken proiektua Baineten ¿A quién señalas con el dedo? lehiaketa da. Ikusleak eta lehiakideak dira protagonista, eta galdera-erantzunetan estrategia oso garrantzistua da.

Epaimahaiak beste proiektu bat aukeratu du, bosgarrena, erreserba modura: Cada oveja con su pareja lehiaketa (Pausoka).

Eikenek, berriz, probako pograma horien aurkezpen bat antolatuko du urrian Cannesen egingo den Mipcom jaialdian. Gaztelaniazkoak dira guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.