Komunikazioa

Justuri irratiak copyleft lizentziapean zabalduko ditu bere edukiak

Interneten jarriko dituzten eduki guztiak doan eta nahieran erabili, deskargatu eta berrerabili ahalko dira

Erredakzioa
2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uribe Kosta eta Erandioko Justuri irrati berriak era askean zabalduko ditu eduki guztiak. Hau da, audio korteak, albisteak eta bestelako edukiak ez dira egongo copyrightez giltzapetuta. Horren ordez, copyleft lizentziaren pean jarriko dituzte eskura Interneten. Hala, nahi duenak doan eta nahieran erabili, deskargatu eta berrerabiltzeko aukera izango du. Berrerabiltzeko, iturria aipatu besterik ez da egin beharko.

Neurria aho batez onartu du Justuri irratiko batzarrak. «Euskarak jada nahiko muga eta oztopo ditu. Alde batetik, gure asmoa euskaldunei euskarazko baliabideak topatu eta erabili ahal izateko lana erraztea da, eta, beste aldetik, kulturak aske izan behar duelakoan gaude», adierazi dute Justuri irratiko kideek.

Justuri irratia Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzako eragileak martxan jartzen ari diren proiektu bat da, «eskualdean kalitatezko irrati zerbitzu publiko eta komunitarioa emateko asmoz». Xede horrekin Eusko Jaurlaritzak laster zabalduko duen FMko irrati lizentzien deialdira aurkeztuko da Justuri. Gaur egun, eskualdeko 11 elkartek osatzen dute euskarazko irrati horren talde eragilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.