Maider Uriarte 'Gorroto' podcasta aurkezten hasi da Guau plataformarentzat

Psikologoaren kontsultan baleude bezala, zerbaiti dioten gorrotoaz arituko dira gonbidatuak.

Maider Uriarte 'Gorroto' podcastaren aurkezlea. ULU MEDIA
Maider Uriarte 'Gorroto' podcastaren aurkezlea. ULU MEDIA
urtzi urkizu
2025eko azaroaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Gorrotatzea ez dago gaizki: irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena». Hala dio Maider Uriartek. Gorroto izeneko podcasta aurkezten hasi da EITB taldearen Guau plataformarentzat. Gorrotagarri diren gauzetan du oinarria podcast berriak. «Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, betiere umorez», azaldu du Uriartek. «Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duten indarretako bat».

Aste honetan sareratu dute podcastaren aurreneko atala. Irati Erauskin elkarrizketatu dute, eta ezkontzen inguruan hitz egin. Ezkontzak gorrotatzeaz, bide batez.

Hamar atal izango ditu saioaren lehen denboraldiak, eta hauek izango dira gonbidatuak: Kiliki Frexko, Jone Zalduegi, Bittor Barandiaran, Eider Garcia Durana, Joseba Agirre eta Iñigo Aranburu. Astero atal bat sareratuko dute. Ulu Media ekoiztetxearen produkzio bat da.

'Barruan gaude', bueltan

Ulu Mediak egiten duen Barruan gaude elkarrizketa saioak denboraldi berria hasiko du gaur. Podcast horretan, Oier Aranzabal kazetaria atal bakoitzeko protagonistaren etxean sartzen da elkarrizketa bat egitera. Aranzabalek Scott Zuñiga artistaren etxean sartu ditu mikrofonoak denboraldiko lehen atalean. Denboraldiak zortzi atal izango ditu guztira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.