Internet Explorer 9 erabiltzaileen esku dago jada. Microsoft Internet Explorer nabigatzailearen bertsio berria da Internet Explorer 9. Eguneratzea doakoa da, eta Microsoftek eguneratzea gomendatzen die nabigatzailearen aurreko bertsioak dituzten erabiltzaileei.
Bertsio honen interfazea aurreko bertsioak baino askoz sinpleagoa da; jada ez dira agertzen lehengo baliabide barrak. Gainera, web aplikazioen funtzionalitate batzuk Windowseko hasierako menuan integratzeko aukera ematen du. Beste alde batetik, deskarga kudeatzaile bat integratu du, beste nabigatzaile batzuek dagoeneko daukaten bezala.
Segurtasunaren aldetik ere, hobekuntza batzuk dakartza bertsio berriak. Besteak beste, webguneetatik jaso ahal den publizitate kopuruaren murrizketa, anti-tracking neurriak webguneek erabiltzaileen eragiketak erregistratzea saihesteko, eta Active X filtroa, Active X exekutatzeko baimena emateko soilik erabiltzaileak nahi dituen webguneetan.
Microsoften arabera, bertsio honek web estandarrak bermatzen ditu. Hala, bada, web garatzaileak poztuko dira.
Microsoft Internet Explorer 9 erabili ahal izateko, MS Windows Vista edo MS Windows 7 edukitzea beharrezkoa da. RAM memoriaren aldetik, 512 MB da bertsio berri horrek eskatzen duen gutxiengo kopurua.
Zibergela
Microsoftek Internet Explorer 9 bertsio berria atera du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu