'Migrazioak fokuratuz' jardunaldia egingo dute bihar Bilbon

Komunikabideek migrazioen berri nola ematen duten eta fenomeno horren inguruko desinformazioari nola aurre egin hausnartuko dute. Internet bidez ikusi ahalko da, zuzenean.

Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendaria, iaz, Leioan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendaria, iaz, Leioan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
urtzi urkizu
2025eko maiatzaren 19a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Migrazioak fokuratuz izenburupean, EHUk antolatutako jardunaldi bat egingo dute bihar Bilboko Bizkaia aretoan. Hainbat erakundetako kazetari espezializatuak, akademikoak eta profesionalak bilduko ditu, immigrazioaren inguruko egungo komunikazio erronkei buruz eztabaidatzeko. Komunikabideek migrazioen berri nola ematen duten eta fenomeno horren inguruko desinformazioari nola aurre egin hausnartzen ahaleginduko dira.

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea eta Julia Shershneva Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria arduratuko dira jardunaldiari hasiera emateaz. Haiekin batera, Estitxu Garai EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea mintzatuko da.

09:00etan emango diote hasiera jardunaldiari. Lehen aurkezpenen ostean, Immigrazioaren narrazioa: dinamikak eta erronkak izenburuko eztabaidan parte hartuko dute honako solaskide hauek: Olatz Silva Rodrigo BERRIAko kazetariak, Ainhoa Furundarena EITBko kazetariak eta Cesar Coca El Correo-ko Aula de Cultura-ko zuzendariak. Moderatzailea Naiara Vink izango da.

Bigarren eztabaidak Estereotipoei aurre eginez, desinformazioaren aurka borrokatuz izango du izenburutzat. Solaskideak Natalia Diez (Maldita.es), Juan Jose Igartua (USAL), Patricia Macias (PorCausa) eta Okba Mohammad (Baynana aldizkaria) izango dira. Moderatzaile lanak Isabel Leonek egingo ditu.

Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da streaming bidez EHUren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.