Komunikazioa

Miguel Angel Blancori buruzko lan bat 'San Fermines 78'-ren ordez, ETB2n

1978ko sanferminei buruzko dokumentala zegoen iragarria atzoko, baina azken orduan aldatu egin zuten

urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Atzo gauerdian, ETB2 katean San Fermines 78 ematekoak ziren, Juan Gautierrek eta Jose Angel Jimenezek zuzendutako dokumentala. Lan horretan, gogora ekartzen da 1978ko uztailaren 8ko zezenketa amaitutakoan gertatutakoa: Polizia armatua zezen plazan sartu zen, eta German Rodriguez gaztea hil zuen, buruan tiro bat emanda. Gertakari haiek gertutik bizi izan zituzten lekukoen testigantzak jaso dituzte, hainbat ikuspuntutatik.

Astearte arratsaldean, berriz, ETBk atzoko programazioan aldaketa bat egitea erabaki zuen. San Fermines 78 dokumentala kendu eta haren ordez Miguel Angel Blanco: el grito de Ermua lana jarri zuten. 1997ko uztailaren 12an, ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia hil zuen, 48 orduz bahituta eduki ostean. Gertakari horien inguruan K2000k egindako dokumentala eman zuten atzo gauerdian ETB2n. Lan baten estreinaldia izaki, ez da oso ulergarria ETBk bezperan azken orduan iragarri izana.

San Fermines 78 lana 2005. urtean eman zuen aurrenekoz ETB2 kateak. Osorik ikus daiteke Youtuben, bilaketan dokumentalaren izena jarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.