Komunikazioa

Nontzeberrik webgune berria izango du gaurtik

Gunea modu «dinamikoagoan, ikusgarriagoan eta erabilerrazagoan» jartzen saiatu dira

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Webgune berritua izango du gaurtik aurrera Suspergintza elkartearen Nontzeberri proiektuak. Duela hiru urte Nontzeberrik webgunea zeharo zaharberritzeari ekin zion. «Harrez geroztik ez gara geldirik egon, eta prozesu luze, sakon eta nekeza izan bada ere, ardatz berriak egituratu ditugu», diote Nontzeberriko kideek. Aurpegia garbituko du orain eta beste estilo eta jantzi batekin agertuko da. «Modu dinamikoagoan, ikusgarriagoan, erabilerrazagoan jartzeko ahalegin itzela egin dugu, eta guzti hori internautekin konpartituko dugu datozen hilabeteetan». 2011. urtean, era berean, proiektu eta egitasmo berriak egiteko ahaleginetan murgilduko dira. Edonola ere, www.nontzeberri.com-en euskarak eta kulturak jarraituko dute ardatza izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.