Komunikazioa

Politikarien elkarrizketak 'Azpimarra'-ren ordez, bihartik

Maddalen Iriartek aurkezten duen saioa hauteskundeen ostean itzuliko da ETB1eko programaziora

urtzi urkizu
Donostia
2011ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maiatzaren 6an hasiko da hauteskunde kanpaina, baina ETBk egun batzuk lehenago emango die tartea politikariei. Maddalen Iriartek aurkezten duen Azpimarra saioak atsedena hartuko du bihartik maiatzaren 23ra bitartean, eta haren ordutegian Ander Arzak kazetariak elkarrizketa politikoak egingo ditu (20:55etik 21:30era). Asteburuetako Gaur egun aurkezten du Arzakek. Biharko elkarrizketa UPD alderdiko legebiltzarkide Gorka Maneirori egingo dio. Ez elkarrizketa hori ez hurrengo egunetakoak ez ditu iragarri EITBk. Biharko programazioan izango diren hainbat edukiren prentsa oharrak igorri badituzte ere, Azpimarra ordezkatuko duen politika tartearen berri ez dute eman.

Asteazken gauean, berriz, Patxi Lopez lehendakaria elkarrizketatuko dute ETB2 katean. ETBko kazetariek egingo dizkiote galderak. Eta elkarrizketaren ostean, Plató 2.0 saioan izan ohi diren solaskide batzurekin eztabaida izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.