Sare sozialetan, pertsonalki

Sareko narrazioan komunikazio pertsonalak duen garrantziaz hitz egingo du Alvaro Andoinek

Donostia
2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Gaur Digital Storytelling: Narrazio teknikak aplikatzea komunikazio sare sozialetan doako ikastaroa emango du Alvaro Andoinek, Donostiako Teknologia Parkeko eraikin nagusian. Filmatu zerbitzuko kidea da Alvaro Andoin. Ikastaroaren helburua, noberaren buruaren ezagutzatik hasita, istorioak kontatzeko modu berriak aztertzea da.

Masa komunikazioaren iritsierarekin, norbanakoak istorioak kontatzetik istorioak kontsumitzera egin zuen jauzi. Duela gutxi, ordea, berriro aldatu da egoera. Gailu eramangarri aurreratuen arrakastarekin (iPhone, tableta...), multimedia sorrerako baliabideen erabilgarritasunarekin eta sare sozialen hedapenarekin, norbanakoa istorio kontalari da berriz ere. Istorioak partekatzea erraza da, baina istorio berezi bat kontatzea ez da batere erraza, eta are gutxiago, nahi dugun ororengana heltzea. «Sozialki baino, pertsonalki kontatzea garrantzitsuagoa da», dio Andoinek. Norbanakoak istorio propioa bilatzea da gakoa. Sare sozialetako edukiak narrazio modura egituratzeak mezua hobeto ulertzeko eta komunikatzeko modua ematen du. Ikastaroan sakelakoen multimedia baliabideak zeintzuk diren eta zertarako erabil daitezkeen azalduko du Andoinek, eta zuzenean eta sare sozialetan komunikatzeko gakoak aztertuko ditu.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 09:00etatik 12:00etara bitartean.

Non. Donostian, Teknologia Parkeko eraikin nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.