SGAE eta CEDRO kritikatzen ditu Stephane M. Gruesoren dokumentalak
SGAEren aurka ekimen bat martxan jarri dute Extremadurako Montijo herrian, eta hor hasten da ¡Copiad, malditos! dokumentala. Ondoren, jabetza intelektualaren inguruan hainbat iritzi biltzen ditu Stephane M. Gruesok. Horrekin batera, bere dokumentala creative commons lizentziapean sortzeko eman beharreko pausoak agertzen dira. Javier de la Cueva eta David Bravo abokatuak gaiaz ariko dira. SGAEko zuzendari Enrique Loras agertzen da dokumentalean, baita CEDROko zuzendari Magdalena Vinent ere. Lanaren egilea, ordea, ez dute konbentzitzen SGAEko bazkide egiteko. Eta, azkenean, TVEren baietzaren ostean, creative commons lizentziapean jarriko du bere dokumentala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu