Komunikazioa
Tabletak telebistari lekua jaten, AEBetan
Tableta bat dutenek gero eta denbora gehiago igarotzen dute gailuarekin eta gutxiago telebistaren aurrean
AEBetan tableten kontsumoa asko ari da hazten azkeneko hilabeteetan, eta telebistari lekua kentzen ari zaio, Google Mobile Adsek egin duen inkesta baten arabera. Liburu tradizionalak irakurtzen, irratia entzuten, mahaiko ordenagailua erabiltzen eta telebista ikusten gero eta denbora gutxiago pasatzen dute tableta bat dutenek. Hala, soilik %11k pasatzen dute aipatutako aisialdi formetako batekin denbora gehiago tabletaren aurrean baino. Tableten erabiltzaileen %84 bideo jokoetara jolasten dira, %78k informazioa bilatzen dute, %61ek albisteak irakurtzen dituzte, eta %56k sare sozialak erabiltzen dituzte. Dena den, soilik %28rentzat da tableta bere ordenagailu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu