Komunikazioa

Talentu berrien proiektuei lekua egingo die Antena3eko webguneak

'www.antena3.com/ elsotano' gune berrian mota guztietako hamabi proiektu estreinatu dituzte

Las crónicas de Maia fikziozko saioa Antena3eko El Sotano atarian ikus daiteke jada. ANTENA3.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekoizpen etxe txikiek, ikus-entzunezko eskolek eta telebistan lekua egitea zail duten gazteek euren txokoa izango dute hemendik aurrera Antena3 taldearen webgunean. El Sotano atarian era guztietako proiektuak ikusi ahalko dira: misteriozkoak, umorezkoak, animaziozkoak eta gaurkotasunekoak. Sareko kanal berri horren bitartez Antena3ko telebista kateen harrobia landu nahi dute.

El Sotano egunero ikusi ahalko da Antena3.com atarian. Horrez gain, Nitro LTDko katean astero saio berri bat aurkeztuko du Mafalda Gonzalez-Alegrek, txoko horretako eduki nabarmenekin.

Interneteko kanal berrikoedukiek garapena izango dute Facebook, Twitter eta Tuenti sare sozialetan. Hartara, saioen jarraitzaileen iritziak bilduko dituzte. Kanala, era berean, smartphonetan eta tabletetan ikusi ahalko da.

Hamabi proiekturen estreinaldiarekin hasi du bidea El Sotanok. Gehienak berriak dira, baina Diarios de la webcam salbuespentzat jo daiteke, bigarren denboraldiarekin iritsi baita Interneteko ganbarara. Bideoblog baten bitartez bederatzi gazteren bizitza kontatzen dute bertan.

Háztelo mirar gazteentzako show interaktibo bat da, umorez zipriztindua. Benetako esperientzietan oinarrituta, gaikako atalak egiten dituzte. Las crónicas de Maia Barbara Lopezek sortutako fikziozko proiektu bat da. Andrea Dueso aktoreak jokatzen du Maiaren rola, «neska indartsu eta independientearena». Los hambrientos saioan, gripeak jotako gizatalde baten gorabeherak kontatzen dira. E-rasmus-en, ikasle batzuen gorabeherak grabatu ditu ikasle talde batek. enCorto-n, film laburrak egiteko prozesua ageri da. La súper cafetera-n, hiru friki dira protagonistak. Freaklances saioan, publizitatearen munduan irauten saiatzen den gazte baten abenturak jasotzen dira. Manga por hombro, Pendiente de título, Share, Madrid DF eta Los Idiotas dira beste ekoizpenak. Gehienetan umoreak presentzia handia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.