'Vaya semanita'-ren atal berriak gaurtik aurrera ETB2n

Gaztelaniazko kateak bi saio berezi emango ditu, bat gaur gauean eta beste bat hilaren 31n.

'Vaya semanita'-ren itzulera. ETB
'Vaya semanita'-ren itzulera. ETB
urtzi urkizu
2025eko abenduaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

ETB2 kateko Vaya semanita saioa aurreko denboraldian itzuli zen, eta, udan eta udazkenean etena izan duen arren, atal berriak prest dituzte. «Etapa berri bati hasiera emateko», bi saio berezi emango ditu gaztelaniazko kateak: lehena gaur gauean, eta hurrengoa, berriz, urteko azken egunean.

Aktore taldean ariko dira Nerea Garmendia, Miriam Cabeza, Andoni Agirregomezkorta, Maribel Salas, Javi Anton eta Diego Perez.

Atal berrietan, pertsonaia berri batzuk ere izango dira, Los Voxeadores deiturikoak, besteak beste: Pelayok eta Boscok osatutako bikotea hainbat esketxetako protagonista izango da. «Politika ikusteko modu propioa azaltzeko prest ibiliko dira», iragarri du ETBk, ohar batean.

Umore saioaren itzuleraren berri emateko, iragarki deigarri bat eman dute azkeneko egunetan. Rosalia kantariaren Berghain bideoklipean oinarrituta dago iragarki umoretsu hori. 

Euskal Telebistak nabarmendu du Vaya semanita bezalako saio bat izateak onurak dakartzala: «Aktualitatea astuna da, eta batzuetan gainditu egiten gaitu. Vaya semanita-k arrazoi sinple bezain boteretsu bat du itzultzeko: hobe da barre egitea negar egitea baino».

ETB1en, bestalde, orain ez dago umore saiorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.