Komunikazioa

Youtubek doako hamahiru telebista kate sortuko ditu Frantzian

Kate bakoitzak bere gai propioa izango du, eta iragarleei aukera emango die ikusleria berezitu batengana iristeko

Erredakzioa
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Urrian, Youtube Interneteko atariak doako hamahiru telebista kate jarriko ditu martxan Frantzian. Azkeneko hilabeteetan inguruko herrialdeetako merkatuak aztertu ostean, Googleren filialak Frantzia aukeratu du Europan ikus-entzunezko alorrean indarrez sartzeko.

Kate berrietako bakoitzak gai propio bat izango du. Aisialdia, entretenimendua, kultura, osasuna eta gastronomia izango dira aukeratutako gai batzuk. Halaber, kateak gaikakoak izateak aukera emango dio Youtuberi bere estrategia komertziala zabaltzeko; hau da, iragarleei aukera emango die publiko berezitu batzuengana iristeko.

Youtubek hainbat enpresarekin lotu ditu akordioak edukiak sortzeko, tartean Endemol ekoizpen etxea, Capa agentzia eta Auféminin.com webgunea. Ekoizle bakoitzak urtean 500.000 euro jasoko ditu gutxienez, eta milioi bat euro jasotzeko aukera ere izango dute. Diru horrekin, urtean programen hogei ordu berri ekoitzi beharko dituzte. 500.000 eurorekin, batez beste, TF1eko prime-time-ko saio bat egitenda.

AEBetan, ikus-entzunezko edukiak ekoizten, arrakasta ari da lortzen Youtube.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.