Komunikazioa

Zuzeuk blog komunitate propioa sortu du 'Sinadurak' izenburuarekin

Eider Rodriguez, Leire Lopez, Noemi Rivera, Arantza San Sebastian eta Jon Benito daude blogarien artean

Eider Rodriguez. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Zuzeu euskarazko albistaria bere eskaintza aberasten ari da pixkanaka, eta horren erakusgarri da berriki sortu duten Sinadurak blog komunitatea. Lagun batzuei bertan idatzi dezaten luzatu diete eskaintza, eta martxan jarri dira jada Eider Rodriguez, Lander Garro, Hasier Etxeberria, Leire Lopez, Noemi Rivera, Oier Aranzabal, Xan Harriage, Jon Benito eta Arantza San Sebastian. Egun gutxi barru Pedro Miguel Etxenikeren testuak ere irakurri ahalko dira Zuzeun. Bigarren txanda batean jende gehiagori eskainiko diote horretarako aukera. «Zuzeuko irakurleek, nahi izatera, euren sinadura izango dute blog interesgarri bat badute».

Halaber, erredakzioak interesgarri jotzen dituen neurrian, blogeko edukiak Zuzeuko azalera igoko ditu.

1.700 bisitari egunero

Albisteak, iritziak eta eztabaidak ditu ardatz Zuzeu albistariak. Astegunetan 1.700 bisitari inguru ditu. Iazko azaroan, berriz, sekulako oihartzuna izan zuen Iñaki Perurenari egindako elkarrizketa baten bideoaren harira. Abenduan, saretik paperera egin zuen jauzi 122 orrialdeko aldizkari berezi batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.