Txoria hodei artean Ikusi handiago

liburuak

Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero

Egilea: Urtzi Urkizu

Agitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN

 

Xehetasun gehiago

17.5€ 15€

Informazio gehiago

ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen digu URTZI URKIZU kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen «garai heroikoetatik» hasi, eta gaur egungo erronketara, adimen artifiziala tartean. Ikuspegi zabal horrek dokumentazio lan sendoa du oinarri, baina, batez ere, egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa. Ahots ugaritasunak eta Urkizuren kazetari esku trebeak bizitasun handia ematen diote testuari. Beraz, irakurketa erraz eta atsegina da. Lan hau ez da, baina, informazio, oroitzapen eta iritzi bilketa hutsa. Lerro artetik gailentzen da azken urteotan euskal gizartean sumatzen den kezka bat: euskarazko telebistak behar bezala erantzuten al die euskal komunitatearen egungo beharrei? Urkizuk aditu eta arituen proposamenak jaso ditu, eta hark ere egin ditu bereak liburuaren epilogoan.

Hitzaurrea, berriz, ITZIAR ITUÑOk idatzi du.