Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza Ikusi handiago

liburuak

Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza

Egilea: Garbiñe Ubeda

Argitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN

Xehetasun gehiago

17.5€ 15€

Informazio gehiago

Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan.

Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du, Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du,

«Munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.

Beste produktu batzuk

  • Liburuak

    Egileak: Ramon Olasagasti · Cesar Llaguno · Felipe H. Navarro · Pedro Villarejo Argitaletxea: Sua

    21€ 17.85€

  • Liburuak

    Egilea: Atef Abu Saif Itzulpena: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen berasategi Catalan Azaleko...

    20€ 17€

  • Liburuak

    Egilea: Urtzi Urkizu Argitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN  

    17.5€ 15€