liburuak
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Egilea: Perry Anderson
Itzulpena: Iñigo Roque Eguzkitza, Amaia Astobiza Uriarte
Hiri-gerra Palestinan
Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra
Egilea: Eyal Weizman
Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte
Argitaletxea: Katakrak
22€ 18.7€
‘Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz’
New Lef Review pentsamendu aldizkari politikoan argitaratu zituen Perry Andersonek liburu honetan jasotzen diren bi testuak: Presaka Betleemerantz eta Siongo etxea. Perry Anderson historialari eta saiakeragile marxistak, ohi duen zehaztasun eta ikuspegi zabalarekin, gutxitan bezala azaltzen ditu Palestinaren kolonizazio sionista eta azken mendeko gertakari politiko erabakigarrienetan egin diren analisiak. Geopolitikaren eta teoria politikoaren bidegurutzean dago liburu llabur, aberats eta soil hau.
«Palestinarren patua maskaratzeko asmoz, garaileek eufemismo sorta berezi bat asmatu zuten. Garbiketa ez zegokien soilik pertsonei. Lurrak eta jabetzak eskuratu zituzten, artean kolonialismoaren historian ezein kolonizaziok erdietsi gabeko abiaduran eta eskalan.»
Perry Anderson, Presaka Betleemerantz
‘Hiri-gerra Palestinan’
Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra
Azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldentzen dira, eta zibilen etxebizitzetan sartzen. Taktika horri alderantzizko geometria deitu zioten, eta ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo armadan. Deleuze eta Guattari irakurri zituzten, Debord eta Derridarengan inspiratu ziren. Alderantzizko geometriak bira postmoderno bat eragin du hiri-gerran, eta bestelako armada handietara ere zabaldu da: Erresuma Batukora, Australiakora eta AEBetako marineetara. Gerraren industrian, berriz ere, lurralde okupatuak suntsipenaren laborategi bilakatu dira, gerora Irak eta Afganistango gerretako estrategiak lantzeko.
Estrategia militarraren eta hirigintzaren arteko saiakera honek nazioarteko Forensic Architecture taldearen lana aurkezteko balio du.
Baja liburuak
20€ 17€
Liburuak
2€ 2€
Liburuak
20€ 17€