Paziente isila Ikusi handiago

liburuak

Paziente isila

Egilea: Alex Michaelides

Itzultzailea: Fernando Rey

Argitaletxea: Erein

Xehetasun gehiago

23€ 19.55€

Informazio gehiago

Arrakasta handiko margolari batek –Alicia Berensonek– senarrari bost tiro jo, eta mutu dago harrezkeroztik. Eta hitz bakar bat ere esan nahi ez izate horrek misterio handia bihurtu du etxeko tragedia bat besterik ez zena.

Kasuarekin tematuta dagoen psikoterapeuta batek –Theo Faberrek– argitu nahi du zoritxarreko gau hartan zer gertatu zen, eta Londres iparraldeko The Grove zentro psikiatrikoan hasiko da lanean hilketa gertatu eta sei urtera. Aliciak isilik jarraitzen du, baina Theo berehala ohartuko da uste baino askoz gehiago dagoela ezkutuan jarrera horretan.

Eleberriak, thriller psikologikoa eta tragedia grekoa uztartuta, berehala harrapatuko zaitu, eta, bide batez, gogoeta eginaraziko dizu sakoneko gai batzuen gainean: iraganaren zauriak, haurtzaroak uzten digun arrastoa, afektuaren beharra, osasun mentala eta zaurgarritasuna, isiltasunaren indarra, erotasunaren erroak…

Beste produktu batzuk