liburuak
1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema
kritika eta komentarioen bilduma duzu hau.
Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikorako. Batetik, aitzindariak direlako: 50eko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraitutasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta, bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat.
Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore esanguratsu asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesiarako eta filosofiarako joera.
Liburuak
22€ 18.7€
Liburuak
2€ 2€
Liburuak
20€ 17€