Ikusi handiago
liburuaren-eguna
Egilea: Ben Hoare eta Nina Chakrabarty
Itzulpena: Itziar Mendizabal Alberdi
Argitaletxea: Ttarttalo
15.5€ 13.2€
Nolakoa da erlea izatea? Nola egiten dute erleek eztia? Zergatik egiten dute erle-dantza? Aurkitu galdera horien erantzunak, eta askoz ere gehiago, erleen zientzia ezagutzeko liburu honetan. Ezti erlea, erlastarra, erle hosto moztailea, izerdi erlea, putre erlea... Ikusiko duzu zenbat erle mota dauden munduan! Izaki harrigarri horiek zein mundu berezitan entzun, usaindu eta ikusten duten jakingo duzu, non egiten duten erlauntza eta habia, eta zergatik diren horren garrantzitsuak gure planetarako.
Erleak ezinbesteko animaliak dira bizitzak aurrera egin dezan. Haien txikian, antolakuntza eta komunikatzeko modu harrigarriak dituzte, espeziez espezie. Liburu honek ase egingo du erleen inguruan jakin-mina duena, eta akuilatu egingo du orain arte erleez ezer ez zekien hori. Dibulgazio edo ezagutza liburu zoragarria, erleen sekretuak ezagutzeko.
Liburuak
16.5€ 14.5€
Liburuak
17.5€ 15€
Liburuaren eguna
18€ 17€
Liburuaren eguna
5€ 5€