Silueta Ikusi handiago

liburuaren-eguna

Silueta

Egilea: Harkaitz Cano

Argitaletxea: Susa

Xehetasun gehiago

17.4€ 14.8€

Informazio gehiago

Denek espero zuten nobela mardularen ordez, ‘Silueta’ lan esperimentalarekin itzuli da Ibarbia. Bahiketa baten istorioa kontatu digu bertan. Ez du inor epel utzi; alde edo kontra, sotil edo suhar, denek nahi izan dute zerbait esan —“bazen garaia”, “aukera galdua”, “antidotorik gabeko maisulan pozoitsua” —, eta, hain justu, nobelaz idatzi diren 31 iruzkinek osatzen dute liburu hau, ‘Silueta’-ren silueta.

Bi eleberri batean: idatzitakoa eta idatzi gabea.

Baina eraiki liteke nobela bat hura irakurri gabe, sortu dituen oihartzunetatik abiatuz? Atzeman daiteke nobelaren arnasa inguratzen duten testuak soilik irakurrita? Jolas literario hori proposatu digu Harkaitz Canok, bidean gogoetarako leiho andana irekiz bidenabar; zer eskatzen diogun arteari, zer irakurleari, zer kritikari, zer hurbileko historiaren memoriari.

Beste produktu batzuk