Artikutzako erraietan barrena
5.00 €5.00 €
Eskaseko aparkalekua
2026ko maiatzaren 24a
09:30
Euskal herritarrok lotura berezia dugu mendiarekin, gure nortasunean errotua baitago. Mendira joateko eta hartaz gozatzeko erak askotarikoak dira, eta, hain zuzen,Mendia kanala da bide horiek guztiak elkartzeko BERRIAren txokoa. Paraje naturaletan oinez, lasterka, bizikletan eta eskalatzen ibiltzen diren horien abenturak jasotzen dira kanalean, baita gure bazterrak ezagutzeko proposamenak ere.
Bide horretan, duela hiru urte antolatu genuen lehen aldiz mendi irteera bat BERRIAlagunekin. Bada, aurtengoa, BERRIAren irakurleok Euskal Herriko txokoak elkarrekin ezagutzeko hirugarren irteera izango da. Lehena 2023an izan zen, eta Euskal Herriaren erdigunera egin genuen txangoa. Bigarrenean, berriz, Kuartango inguruko parajeak ezagutzeko aukera izan genuen. Oraingoan, beste paraje batzuetan ibiliko gara, Mikel Arrizabalaga gidari dugula: Artikutzaren erraietara egingo dugu bidaia. Sekretu asko ezkutatzen ditu paraje horrek, ondare historiko eta natural ikusgarria esaterako, baina baditu bestelako hainbat bitxikeria ere.
Ibilbidean zehar bide estuko trenaren geltokia, burdinolak eta ur jauzia bisitatuko ditugu, eta Arrizabalagak xehe-xehe kontatuko digu auzoaren, urtegiaren eta Orreagako mugarrien historia ere.
09:30ean elkartuko gara, Eskasko aparkalekuan, Bianditz mendiaren magalean, eta, handik abiatuta, ibilbide zirkularra egingo dugu. Ibilbidea 15 kilometro luze da, 350 metroko desnibela du, eta lau orduz ibiliko gara; beraz, garrantzitsua da behar bezala hornitua joatea, baita arropa aproposa eramatea ere.
Esperientziarako argibideak:
-
Guztiak Eskasko aparkalekuan elkartuko gara, 09:30ean.
-
Esperientzia lau ordukoa da denetara; horietatik hiru eta erdi pasatuko ditugu oinez.
-
Beharrezkoa izango da mendiko arropa eta oinetako egokiak eramatea.
-
Norberaren esku egongo da ura eta biderako mokadutxoren bat eramatea, baita horiek garraiatzea ere.
-
Komeni da mendian ibiltzeko ohitura izatea.
-
Mendi asegururik ez baduzu, BERRIAk egingo du parte hartzaileko aseguru bat.
Bertaratzeko aukera izango baduzu soilik eman izena.
Hogei lagunentzako tokia izango da, eta irakurleek eta BERRIAlagunek parte hartu ahalko dute. Sarrera 5 euroan erosteko aukera izango da, BERRIA Dendan.
*Eguraldi txarra egiten badu, baliteke ekintza atzeratzea.