Berben pozen jiran bertsotan
Biltxoko (BAIONA)
2026ko maiatzaren 29a
19:00
Aktualitateari eta etxe barruko gertakariei hitza jartzen aritzen dira Onintza Enbeita eta Oihana Arana egunero BERRIAko zutabeetan. Iritzia saileko bi kolaboratzaileek bertsotan ere jostalari trebeak direla erakutsi dutenez maiz, oraingoan berben pozak paperetik atera eta Xalbat Alzugarairen gaien jiran arituko dira kantuan.
Buruz buru arituko dira Baionako Biltxokon, eta Alzugarai BERRIAko kazetari eta Xilabako gai jartzailea izango da saioaren gidaria, Enbeitaren Berben pozak eta Aranaren Jira zutabeetatik hartutako ideietatik tiraka.
Maiatzaren 29an izango da bertso saioa, ostiralarekin, 19:00etan. Doako sarrera izango du emanaldiak, baina leku mugatuak direnez, sarrerak aurretiaz eskuratu beharko dira, bukatu arte edo maiatzaren 28a baino lehen.