Bernart Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’-ren inguruko bisita gidatua
Baionako Euskal Museoa
2025eko abenduaren 13a
«Bahaiz oraino inprimatu gaberik, aurrerago ibiliren haiz mundu guziaren artean». Esan eta egin, horixe egin zuen Bernart Etxeparek, ezagutzen den lehen euskal liburu inprimatua argitaratu baitzuen, Eiheralarreko errektorea zela: Linguae Vasconum Primitiae. Hain zuzen, 1545ean argitaratu zen, Bordelen, François Morpainen inprimategian, eta, liburua Frantziako Liburutegi Nazionaleko bildumaren parte bada ere, urtarrilaren 11 arte Baionako Euskal Museoan egongo da.
BERRIAlagunek bisita gidatu azkar batez gozatzeko aukera izango dute Baionako Euskal Museoan, abenduaren 13an, 10:00etan. Bisita gidatuaz 18 lagunek gozatu ahalko dute, eta bisitak 20-30 minutu iraungo ditu; taldea betetzen bada, beste bat eratuko da 10:30erako.
Euskararen aurkako oldarraldi betean, garaiotan ez dira iraungi duela bostehun urteko pasarteak. Bertso eta olerki gogoangarriak biltzen ditu liburuak, «Heuskara, jalgi adi mundura/Lengoajetan ohi inzan estimatze gutitan; orai aldiz hik behar duk/ohoria orotan», esaterako.
Liburua gertutik ikusi eta bisitaz gozatzeko, hartu zure lekua; «ez haiz gehiago egonen ixilik, ene Heuskara maitea».