Euskal Herriko lur emankorretan bisita gidatua

Euskal Herriko lur emankorretan bisita gidatua

Lantziego, ARABA

2025eko urriaren 04a

 Mahastiz betetako Arabako Errioxako paraje ederrak begitantzen ditugunean, haien inguruan, noiz edo noiz, olibadiak ere topa ditzakegu. Lantziegoko lurrak horien isla dira; bertan dago Erroiz Olioak, eta han egingo da aurten ere bisita gidatua eta dastaketa BERRIAlagunekin. Olioa lortzeko lurra lantzen duten mimo berarekin lantzen dute hizkuntza Erroizen; hari mutur horri tiraka eskaini nahi dio BERRIAlagunei esperientzia, tokiko nekazaritza jasangarriari esker lortutako uzta, BERRIAren komunitateko kideei hurbiltzeko asmoz.

Bisitak bi ordu iraungo du: lehenik, olibadi bat bisitatuko dute BERRIAlagunek; bigarrenik, herriko dolare kooperatibo zaharrera joango dira; eta, azkenik, Erroiz Olioak-en dolarean, askotariko olioen berri izango dute, eta batzuk dastatzeko aukera ere bai.
BERRIAlagunentzako antolatutako esperientzia hau urriaren 4an izango da, 11:00etan, Lantziegon, Araban. Ibilaldiaz gozatzeko 5 euro ordaindu beharko dira, bertaratzea bermatzeko asmoz, eta hogei lagunek gozatu ahal izango dute esperientziaz.