Ezagutu gure basoek ezkutatzen dituztenak Aranzadi zientzia elkartearekin!
5.00 €5.00 €
Lizarrusti
2026ko ekainaren 20a
09:30
'Gipuzkoako landaredia, bere kasa eta bere dinamiken esku utzi izan balitz, basoa litzateke gaur egun.' Zer dira, bada, basoak? Nolakoak dira berezko basoak? Eta zer espeziek osatzen dituzte? Aranzadi zientzia elkartearen gidaritzapean, Gipuzkoako baso naturalak ezagutuko ditugu Gure basoak liburuaren laguntzarekin. Mendi ibilalditxo bat egingo dugu, gure basoetako espezieak bertatik bertara ezagutzeko.
BERRIAlagunek aukera izango dute pagadi eder bat eta mendi labarretako baso mistoa aurrez aurre ikusteko, eta, gidaren laguntzarekin, natura habitatok osatzen dituzten espezieen, ezaugarri berezien, basoen banaketaren eta kudeaketaren berri izango dute.
Irteera ekainaren 20an izango da. 09:30ean elkartuko da taldea Lizarrustiko parketxean, eta, handik abiatuta, ibilbide zirkularra egingo du. Ibilbidea 3,2 kilometrokoa denez, garrantzitsua da behar bezala hornitua joatea, baita arropa aproposa eramatea ere.
Esperientziarako argibideak:
-
Lizarrustiko parketxean elkartuko gara, 09:30ean.
-
Esperientzia bi ordu ingurukoa izango da. Allekoko bira egingo dugu.
-
Beharrezkoa izango da mendiko arropa eta oinetako egokiak eramatea.
-
Norberaren esku egongo da ura eta biderako mokadutxoren bat eramatea, baita horiek garraiatzea ere. Nahi izatera, prismatikoak ere eraman daitezke.
-
Komeni da mendian ibiltzeko ohitura izatea.
Bertaratzeko aukera baduzu soilik eman izena.
Hogei lagunentzako tokia izango da, eta irakurleek eta BERRIAlagunek parte hartu ahalko dute. Sarrera 5 euroan erosteko aukera izango da, BERRIA dendan.