Irulegitik Pompelora, Baskoien herri izoztuari buruzko bisita BERRIAlagunentzat.

Irulegitik Pompelora,  Baskoien herri izoztuari buruzko bisita BERRIAlagunentzat.
5.00 €5.00 €

Civivox Pompelo, Iruñea

2026ko urriaren 03a

10:00

Baskoien lurraldearen erdigunean dago Irulegi. Herrixka horrek esangura berezia hartu du azken urteetan, Aranzadi zientzia elkarteak material arkeologikoa topatu baitu han egindako indusketetan; besteak beste, Irulegiko Eskua. Herrixkaren aurkikuntzak eta indusketek aukera eman dute ulertzeko baskoiak nola bizi izan ziren duela 2.000 urte. Bizimodu hori bertatik bertara ezagutzeko modua izan dadin, Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak erakusketa jarria dute Civivox Pompelo aretoan, eta BERRIAlagunek aukera izango dute hura bisitatzeko. Aranzadi zientzia elkartearen gidaritzapean, urriaren 3an bisita gidatua izango da BERRIAlagunentzat, 10:00etan hasita.