Izeba Txirrita antzezlanaren entsegu esklusiboa

Izeba Txirrita antzezlanaren entsegu esklusiboa

Erribera kultur aretoa, ASTIGARRAGA

2026ko urtarrilaren 14a

18:00

 Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan Zelako Kultur Ideak sortutako obra da Izeba Txirrita antzezlana. 1936ko altxamendu frankistan abiatutako bidaia bat proposatzen dute, eta memoria kolektiborako ariketa bat egin nahi izan dute lanaren bidez. Etxe aldaketa baten erdian, zoriak bi nerabe eta haien izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean.
 
Inoiz entzun ez dituzten pasadizoen berri izango dute nerabeek, eta, hasieran jaramon handirik egingo ez badiote ere, azkenean ohartuko dira iraganeko istorio horiek oraindik ere bizirik daudela. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrekin eta pasadizoekin egingo dute topo.
 
Urtarrilaren 16an estreinatuko da antzezlana, baina BERRIAlagunek aukera izango dute aurretiaz antzezlanaz gozatzeko: urtarrilaren 14an, 18:00etan, Astigarragan. Esperientzian parte hartu nahi izanez gero, 4 euro ordaindu beharko dira, bertaratzea bermatze aldera.
 
Lan taldea:
Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi
Gidoilaria: Xabi Paya
Antzezleak: Miren Gojenola, Irene Hernando eta Gontzal Royuela
Jantzitegia: Jokin: Arregarai
Eszenografia: Atx diseinua
Irudia: Unai Gaztelumendi
Musika originala: Jagoba Ormaetxea eta Maria Rivero