'Nor naizen baneki': entsegua BERRIAlagun eta HITZAkideekin

'Nor naizen baneki': entsegua BERRIAlagun eta HITZAkideekin

Harri Xuri kultur gela, LUHUSO

2025eko urriaren 09a

20:00

Nor naizen baneki Axut eta Artedrama konpainiek taularatuko duten lan berria da. Zehazki, Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsek Euskal Herriko nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana da. Xabier Erkizia musikagilea arduratu da, berriz, Euskal Herriko azken mendeetako soinu banda osatzeaz.

Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena? Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egun arte. Bi mila urtean metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaldien eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa, indarkeria koloniala eta beste zenbait gai jorratzeko. Baina ez da lurra bakarrik esploratuko: pertsonaiak ere barne bilaketa baten xede izango dira, hartu beharreko erabaki garrantzitsuen eta kontraesanen artean harrapatuta.

Urriaren azken asteetan aurkeztuko da antzezlana, eta BERRIAlagunek aurretiaz entsegu bat ikusteko aukera izango dute, baita ondorengo solasaldiaz gozatzekoa ere. Esperientzia hau urriaren 9an izango da, 20:00etan, Luhuson. Esperientziaz gozatzeko, 5 euro ordaindu beharko dira, bertaratzea bermatzeko, eta, urriaren 6a baino lehen hogei laguneko taldea sortzen ez bada, esperientzia bertan behera geratuko da.

Lantaldea:
Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga.
Koreografia: Philippe Ducou.
Argiztapena: Acronica.
Musika: Xabier Erkizia.