Urdaibai, museo bizia

Gernika-Lumotik Muruetara, Oka ibaiaren ezkerreko ibarrean behera, Dalia lantegi historikotik egungo ontziolara, bidean historia, ondarea, literatura eta, oro har, Urdaibai mehatxatua aletuz. Zazpi bat kilometro oinez, patxadaz eta gozamenez, Edorta Jimenez idazlearekin. AGORTUTA

Urdaibai, museo bizia

Gernika-Lumo

2024ko martxoaren 02a

Gernika-Lumotik Muruetara, zazpi bat kilometro oinez, patxadaz eta gozamenez, Edorta Jimenez idazlearekin ezagutuko dugu Urdaibai mehatxatua.

Hiru orduko ibilaldi kulturala egingo dugu oinez, ibilbide lau bat: Oka ibaiaren ezkerreko ibarrean behera. Dalia lantegi historikotik abiatuko gara, Errenteriako zubian 1937ko bonbardaketa gogoratuko dugu, eta, hurrenez hurren, Urbieta, Foruko aurrea, Muruetako Munogorri, Frantziskotarren hondartza, Muruetako Telleria Zaharren paretetako historia zein istoriotan barrena bidaiatuko dugu. Munak, arrano arrantzalea eta amiamokoak, dinamitaren portua, gurean dinamita. Dalia lantegitik egungo ontziolarako bidea egingo dugu, historia, ondarea, literatura eta, oro har, sustrai hitzak elkar uztartuz.

Eguraldiaren arabera soinean izan beharreko materiala aldatu badaiteke ere, beharrezkoa izango da arropa eta oinetako egokiak izatea txangoa egiteko.

BERRIAlagunentzat propio antolatutako esperientzia hau martxoaren 2an izango da, 10:15etik 13:15era. Izen ematea bete da.