Irakurle gaztetxoentzako musika, kontakizunak eta abentura parkea
Irakurle gaztetxoentzako musika, kontakizunak eta abentura parkea. BERRIAren eta 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-ren irakurle gazteenak Urruñan elkartu ziren igandean, Trukatruk emanaldi jostalarian. Belarri ekoiztetxearekin eta Wow Parkearekin lankidetzan antolatutako ekitaldia izan zen goizean
Urruña, Lapurdi
2023ko ekainaren 25a
BERRIAren eta 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-ren irakurle gazteenak Urruñan elkartu ziren igandean, Trukatruk emanaldi jostalarian. Belarri ekoiztetxearekin eta Wow Parkearekin lankidetzan antolatutako ekitaldia izan zen goizean. 11:00etan hasita, Arantxa Hirigoien eta Phillipe Alborrek ekin zioten musika emankizun interaktiboari. Ehun haur eta gaztek adi-adi entzun zuten emanaldia; musika, doinu eta algara artean pasatu zuten goiza, eta jarraian Wow Parkeko abentura parkeaz gozatzeko aukera ere izan zuten, prezio murriztuan.
Natur ingurune paregabe batean izandako esperientzia horrek musika, kontakizunak eta ilustrazioak elkartu zituen, BERRIAk espresuki familia edo lagun giroan gozatzeko antolatuta.