«Legala izateak ez du esan nahi zilegi denik»

‘Legala izateak ez du esan nahi zilegi denik’.

‘Legala izateak ez du esan nahi zilegi denik’

Nafarroako Antzerki Eskola, IRUÑEA

2025eko ekainaren 05a

 Lurraren defentsan dabiltzan hiru mugimendutako kideak elkartu ziren atzo Nafarroako Antzerki Eskolako oholtzako mahaiaren bueltan, BERRIAk hala eskatuta. Han izan ziren Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart. Laurnagak Aroztegiko auziaren berri eman zuen, Gotxik Urdaibaiko Guggenheimen berri, eta Detxartek, Marieneko borrokaren berri. Hiru auzietan sakondu ondoren, askotariko ertzei erreparatu zieten hiru hizlariek, Nagoren Arin kazetariaren laguntzarekin: besteak beste, desobedientzia zibilaz, proiektuak bideragarri egiteko lege aldaketez, kriminalizazioaz, borroken arteko elkarlanaz, nazioartekotzeaz eta etorkizunaz aritu ziren. Ale ederrak utzi zituzten, eta, hain zuzen, Kinkaren denboraldi honetako azken saioan aletuko dira guztiak xehe-xehe, ekainaren 17an.