Literatura. Haur eta gazte literatura. 'KILI-KILI'

Kilimak egiteko gonbita

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Idazlea: Emile Jadoul.

Ilustratzailea: Emile Jadoul. Itzultzailea: Leire Calle.

Argitaletxea: Ibaizabal.

Zirrarak bildumaren barruan, lau ale kaleratu berri dituzte, txikienentzako pentsatuak. Bat nabarmentzea zaila da, laurak ere Emile Jadoul handiaren sinadurarekin baitatoz, eta denak logika eta molde beraren lau aldaera baitira. Liburuek azal gogorra daukate, tamaina txikia (16X19 cm), orri lodi-sendoak, ezustekoa ezkutatzen duten hegal batzuk eta zazpi orri.

Errepikapenean oinarritzen den egitura daukate; sei aldiz antzeko galdera egin, eta zazpigarrenak kontaketari logika eta lotura ematen dion azken galdera-ezustekoa dakar. Protagonistak animaliak dira, eta, hala ez denean, ipuinetako pertsonaia ezagunak agertzen dira horien ordez. Era berean, ukitzera gonbidatzen duten azalera bereziko marrazki zatiak daude: leunak, iletsuak, itsaskorrak...

Testua letra larriz idatzita dago, euskara garbi eta ulergarrian. Halere, punta ateratzearren, agertzen diren animalien izenak ez zaizkit oso erakargarriak egin —Pitxi deitzen da astoa, Moñoño hartzatxoa...—, baina hori, nire ustez, itzultzailearen hobena baino gehiago, estandarizazio faltaren adierazlea da.

Egia esan, haur literaturako tratatu bat egin beharko banu, Jadoulen lana deskribatzearekin, album ilustratuen atala osatuko nuke. Bereziki irudiarekin eta fitxarekin nabarmendu duguna, Kili-kili; zeren laurak eredu beraren lau aldaera izanik ere, desberdinak dira, eta, gustua gustu, niri kilimak egitera gonbidatzen duen albumtxo hori iruditzen zait borobila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.