Durangoko Azoka

'Da! Asko dira!' goiburupean egingo da Durangoko 53. Azoka

Abenduaren 5etik 9ra bitarte egingo da, eta euskal kulturaren aniztasuna goraipatuko dute. Txakur Gorria sormen kolektiboak jarri dio irudia aurtengo ekitaldiari.

jarraia158395.jpg
Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2018ko urriaren 23a
14:15
Entzun

Azoka asko daude bakarra den azokan. “Durangoko Azoka bizitzeko modu asko dago”. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearen hitzetan, oparoa eta aberatsa da euskal kultura, eta aniztasun horretan jarriko dute fokua Durangoko 53. Azokan. “Sormenaren lurraldea askotarikoa da zentzu fisiko eta metaforikoan: bertan elkartzen da sortzaile berria eta ibilbide luzekoa, garaikidea zein tradizionala, abangoardista nahiz herrikoia, komertziala zein apurtzailea”. Azoka bizitzeko dauden horiek guztiek irudikatuko dituzte, abenduaren 5etik 9ra bitarte, “Da! Asko dira” goiburupean egingo den ekitaldian. Gaur egin dute aurkezpena, Durangoko Arte eta Historia museoan. “Da! Bizitzeko modu asko dago. Batek azoka ikusi egiten du, besteak entzun, batzuk abestu, norbaitek ukitu, bakarren batek laztandu, agian usaindu, edo dastatu, askok irakurri eta beste batek sentitu”.

Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du aurtengo edizioaren irudia. Ibilbide luzeko artistek hartu dute lan hori azken urteetan, eta gazte sortzaileek ondu dute aurtengoa. “Azoka etengabe biziberritzen ari da, eta, aurtengo irudia sortzeko, sortzaile berriengana jo nahi izan dugu”. Ane Labaka, Nerea Ibarzabal, Mariñe Arbeo eta Malen Amenabarrek osatzen dute Txakur Gorria taldea, eta, osatu duten irudian, azoka egunetan Landako gunean izaten diren mugimenduak irudikatu dituzte. “Da!-ri erritual izaera aitortzen badiogu, interesgarria da bertan antzezten dugun performancea erreparatzea. Karteleko diseinua Landakoko planoan oinarrituta dago, eta bertan performatzen ditugun mugimendu guztiak iradoki nahi ditugu, errotuladore ibiltariak bagina bezala”. Testua ere jarri diote irudiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.